Javier Igoa lesakarrak lehiaketa honetako lehen edizioa ere irabazi zuen. Bigarren saria (400 euro) Arabara joan da, Artziniegako Fernando Uretak eskuratu baitzuen eta Baztango margolari onenari eskainitako saria, 150 eurokoa, Blanca Jimenez lekaroztarrak eskuratu du. Sei baztandarrek parte hartu dute aurten lehiaketan.
Tomas Sobrino, Xabier Soubelet eta Juan Carlos Olaetxea margolariek, Lekarozen eta Gartzainen mediku izan zen Salvador Martin-Cruz arte kritikoa eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu dute epaimahaia. Ohikoa denez, Kasinoan egindako bazkari oparoarekin akitu da lehiaketa.
Antolatzaileek aitzineratu dutenez, datorren urteko seigarren edizioak Almandoz, Oronoz-Mugairi eta Arraioz izanen ditu margotzeko lekuak eta gisa horretara, Baztango herri guztietatik pasatuko dira dagoeneko.