Aizkolari bakoitzak sei pago-enbor moztu beharko ditu: bi kanaerdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak). Igandeko txapelduna eta txapeldunordea maila nagusira igoko dira.
Igande eguerdiko 12etan hasiko da Iurretan (Bizkaia)
Euskal Herriko bigarren mailako aizkolarien finala azaroaren 4an, igande eguerdiko 12:00etan jokatuko da Iurretako pilotalekuan (Bizkaia). Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Berekin batera, Lezaungo Juan Jose Lopez beteranoa, Arabako Arkaitz Jauregi eta Luis Mari Txapartegi, Jesus Mari Mujika eta Aratz Mugertza III.a gipuzkoarrak lehiatuko dira.
Aizkolari bakoitzak sei pago-enbor moztu beharko ditu: bi kanaerdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak). Igandeko txapelduna eta txapeldunordea maila nagusira igoko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.