Folk Ametsetan Zikloan bi emanaldi izanen dira aurten Elizondon azaroan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 2a, 09:45
'De mar a mar' emanaldia eskainiko dute igandean Arizkunenean.

Igande honetan, ‘De mar a mar’ Mediterraneotik Itsaso Barerako musika izanen da Arizkunenean

Joan den igandeko Olatz Zugastiren kontzertuaren ondotik, Arte eta Kultura programan antolatutako Folk Ametsetan Zikloaren baitan bi emanaldi izanen dira Arizkunenean azaroan. Azaroaren 4an, De mar a mar, Mediterraneotik Itsaso Barerako musika izanen da eta azaroaren 11an, Maraya Zydeco abeslaria (19:00etan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun