Aire zabaleko pintura lehiaketa azaroaren 4an eginen dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 1a, 09:45
Margolaria Basaburua aldean ibiliko dira aurten.

Jose Mari Apezetxearen omenez eginen dute eta Ziga, Aniz eta Berroeta inguruak margotu beharko dituzte

Jose Mari Apezetxea zenaren omenez aire zabaleko pintura lehiaketa antolatu du Elizondoko Kasinok igande honetan, Ziga, Aniz eta Berroeta izanen dira margolanak egiteko aurtengo gaiak. Izen-ematea Elizondoko Kasinon egin beharko da 08:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun