Olatz Zugastiren kontzertua urriaren 28an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 25a, 08:09

'Ur goiena, ur barrena' lana eskainiko du

'Ur goiena, ur barrena' lana izanen da entzungai, Arizkunenean, 19:00etan 

Udaleko Kultura Batzordeak, Nafarroako Gobernua 2018ko Arte eta Kulturaren laguntzaz, Folk Ametsetan egitasmoa antolatu du. Egitasmo horren harira, urri akabailako eta azaroko lehendabiziko bi igandeetan kontzertuak izanen dituzte, Arizkunenean, 19:00etan. Ez da sarrerarik ordaindu behar.

 

Lehendabiziko hitzordua urriaren 28an dute, Olatz Zugastiren eskutik, Ur goiena, ur barrena lana izanen dute entzungai.

Azaroan bertze bi hitzordu
Azaroko lehendabiziko bi igandetan De mar a mar eta  Maraya Zydeco-ren musikak girotuko du Arizkunenea, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun