Aurten ere ardi-ile bilketa zerbitzua izan dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 25a, 07:40
Joan den urtean 93 artzainek eman zuten izena; aurten, berriz, 134k.

49 tona ardi-ile bilduzte eta Ecofert enpresara eraman ditu, konposta bidez tratatu eta birziklatzeko helburuz

Ardi-ileak duen kudeaketa zaila tarteko, Baztango Udalak eskualdeko artzainei ardi-ilearen bilketa zerbitzua eskaini die. Bildutako ardi-ilea Artaxonako Ecofert enpresara eraman dute, eta horrela, konposta bidez tratatu eta birziklatu ahal izatea lortu nahi dute. 

 

Baztanen 134 artzainek eman dute izena, joan den urtean baino %44 gehiagok. Horela, hamar bidaitan ia ia 49.000 kilo ardi-ile bildu eta garraiatu dira tratamendu plantara. Udalak zerbitzuaren kostua bere gain hartu du. 6.000 euroko kostua eragin dio horrek. Horrela, «artzaineak kudeaketa konplexua duen hondakin horren aitzinean laguntzea eta hondakina behar bezala kudeatua izan dela bermatzea» izan du helburu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun