Bertzalde, Arizkungo Bergarako auzotik Azpilkuetako Apaioarat doan bidean lurmendia izana zen eta bidea hondaturik zegoen. Udalak bidea zabaldu du, harril-lubeta edo eskollera egin eta ingurua garbitu. Denera 7.210 euroko kostua izan duen lana Luis Azkarragak egin du.
Azpilkuetan ere bai Larraingo bordako bidean bi bihurgune zabaldu dira, 3.509 euroan. Kasu honetan lana Isidro Goñi eskabazioakek egin du.