Oier Kañamaresek 34 minutu eta 20 segundo behar izan zituen proba burutzeko eta Joxean Etxeberriak 34 minutu eta 24 segundo. Dexente beranduago bukatu zuen Xabier Zaldua gipuzkoarrak, 41 minutu eta 19 segundotan. Honela, Kañamares IV.a sailkatu da hurrengo txandarako.
Harrijasotze txapelketa Kirolbet sariko hirugarren jardunaldia ere jokatu zen Pobesen. Ehuna kiloko hiru harrirekin aritu ziren, hiruna minutuko txandatan. Jon Irañetak 63 jasoaldi eman zituen (26 zilindro zaharrari, 16 kubikoari eta 21 bolari) eta Leitzako Josetxo Urrutiak 62 (28 zilindoari, 16 kubikoari eta 18 bolari). Honela, Irañetak aitzinera egin du eta Urrutiak bertze kanporaketa bat jokatuko beharko du.