Herri-bazkalekuen moldatze-lanetarako ez ezik, bideak zaharberritzeko ere inbertsioak egin ditu Udalak. Zehazki, Belateko bazkalekutik Donamariara doan bidea ere zaharberritu du Udalak. 1.800 euroko kostua izan du eta Almakok egin du.
Gainerakoan urtero bezala Erdiz, Lizartzu eta Belateko bazkalekuetako sasiak moztu ditu eta bazka hobetu eta indartzeko mineral ekologikoa hedatu du. Bortz urte dira aipatu herri-bazkalekuek ziurtagiri ekologikoa dutela, denetara 1.000 hektarea.
Aipagarria da, modu berean, hiru herri-bazkaleku horietan urtero 700 behi buru eta 80 betizu alhatzen dituztela. 2.700 ardi buru inguru eta 240 zaldi-behor. Horiek denak 200 nekazarirenak dira.