Idiazabalen urriaren 14an egindako lehiaketan Elgoibarako Mausitxa suertatu zen garaile
Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak lortu du garaipena Euskal Herriko 35. Artzai Gazta lehiaketan, urriaren 14an Idiazabalen. Bigarren postuan gelditu da Lekarozko Oranideko Kortariko borda gaztandegia, eta hirugarrenaren saria Javier Muñoa zeraindarrak lortu du. Publikoaren saria, azkenik, Arruazuko (Nafarroa) Albi gaztandegiak eskuratu du. Lehenengo saria lortzeko lehian aritu dira 40 gaztagile.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.