Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko urriaren 11

Aingeru Oiartzabal psikologoak eskainiko du ikastaroa.

Urriaren 18an eta 25ean, Aingeru Oiartzabal psikologo adituarekin

Baztango Udalak eta Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek ‘Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen’ ikastaroa antolatu dute, 6-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzendua. Urriaren 18an eta 25ean eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologo adituak, 17:00etatik 19:00etara Elizondoko Arizkunenean.

 

Izena emateko epea urriaren 15era bitarte zabalik dago. Horretarako, Gizarte Zerbitzura hurbildu behar da, 948 580006 telefonora deitu edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidera idatzi.

Bertzeak bertze, gurasoen inplikazioak haurrengan duen eragina, gatazkak erarik baikorrenean kudeatzea edo komunikazioa aberasteko gakoak landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun