Zazpi senideko antzezlana
Ander Lipusek zuzenduriko lana da, bi anaiak, Ximun eta Manex Fuchs aktoreek antzezten dutena. Anaitasuna du gaitzat, «odolekoak ala biziak eskainitakoak» eta hortaz, bi anaia aktoreen ahotsean zazpi istorio biltzen dira. Bertzeak bertze, presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea islatuko dute. Testigantzak Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagnet-en eskutik bilduak dira.
Hamabi urtetik goitikoei bideratua da eta ordubete eta hamar minutu inguruko iraupena du.