103 lagun bildu dira aurten, inoiz baino gehiago
Urriko hilabetean sartu gara bete-betean eta badira tradizio batzuk oraindik bizirik jarraitzen dutenak. Horietako bat da Urriko zikiroa. Aurten sekulan izan den jendetsuena izan da, 103 pertsona izan baitziren bazkaltzen urriko lehen larunbatean. Bazkaldu eta gero, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuten arraioztarrek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.