Gaur egun, 55 lagun inguru bizi dira Beartzunen, eta larunbatean, auzotik kanpo bizi diren anitz itzuli ziren, etxera, auzokideekin elkartu eta ederki pasatzera. Xorrotxeneko Pakita Iturregik piztutako altxaferoarekin hasi zuten besta, erraldoi eta gaiteroak, herri kirolak, bazkari, Menditarren kantaldia, Santxotenarekin dantzaldia, eta afal ondotko dantzaldiarekin agurtu zuten eguna. Egun berezia, auzokideak elkartzeko egun ederra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!