55 urteko txirrindulari bat hil da Gorramendi mendian

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 8a, 11:22

Gorramendi mendira igotzeko pista batean gertatu zen ezbeharra, igandean. Berekin zihoazenak eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu baziren ere, ezin izan zuten deus ere egin. Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, ondoezak jota hil zen. Hildakoa, gizonezkoa, Itsasun (Lapurdi) bizi zen eta 55 urte zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun