Etxe bat hustu dute Elizondon aparkatutako auto batek su hartu ondotik

Ttipi-Ttapa 2018ko urriaren 8a

Argazkiak: Fernando Anbustegi.

Goizaldean gertatu da ezbeharra baina ez da zauriturik izan

Larrialdi Zerbitzuek 03:10ean jaso dute deia. Antza, Elizondoko Burua Plazako 5. zenbakian, etxearen azpian aparkatua zegoen auto batek su hartu du eta etxearen aurrealdea, pertsianak, leihoak eta etxearen teilatu-hegalak kaltetu ditu, baita gas-kontagailuaren koadro bat ere. Hiru bizitzako eraikinean zeuden bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, baina 05:10ean berriz etxera itzultzen utzi diete, suhiltzaileek eta foruzaingoak dena behar bezala zegoela egiaztatu ondotik. Foruzaingoak bere gain hartu du gertatua ikertzeko ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun