URRIAK 5, ORTZIRALEA
11:00etako ezkil jotzeak, altxaferoak eta herriko musikarien itzuliak iragarriko dituzte bestak. 11:30ean herri-krosa izanen dute (haurrendako ibilbide bat eta helduendako bertze bat). 12:00etan, aniztarren artean, frontenis txapelketa jokatuko dute; finala 16:00etan izanen da. 20:00etan, Mutil dantzak dantzatuko dituzte. 21:00etan, ohiturari eutsiz, Baztan zopak afalduko dituzte. 00:00etan dantzaldia izanen dute, Salaberriren eskutik. Goiz aldera, indarrak berrartzeko, xingar jatea izanen dute.
URRIAK 6, LARUNBATA
11:00etan puzgarriak eta tirolinaz gozatzeko aukera izanen dute. 14:00etan paella eta postre lehiaketa eginen dute. Ondotik, lehiaketan egindako paella eta postreak dastatzeko bazkarian bilduko dira, herriko frontoian. 15:00etan, berriz ere, puzgarriak eta tirolina izanen dira. 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute. Arratsaldea goxatzeko, 18:00etan txokolate jatea izanen dute. 19:00etan Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izanen da. Ondotik, dantzaldian bilduko dira, Hauspolariek taldearekin. Akitzeko xingar jatean bilduko dira.
URRIAK 7, IGANDEA
12:00etako mezaren ondotik, bertako produktuekin prestatutako otordua izanen dute. Argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa ikusgai paratuko dute. 14:00etan zikiro-jatean bilduko dira, Beñat akordeoilariak girotua. Xingar-jatea eta suaren inguruko kantaldiak ez dute hutsik eginen aurtengoan. Bestak akitzeko 'gaizoak aniztarrak' eta herriari itzulia emanen diete.