Garun Paralisiaren Kongresu Nazionala Lekarozen eginen dute urriaren 5ean eta 6an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 2a, 06:50
500 lagun inguru bilduko dira Lekarozen asteburuan.

Garun paralisia duten pertsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai

'Ez begiratu bertze aldera' lelopean, urriaren 5ean eta 6an, ortzirale arratsaldean eta larunbatean egun osoz, Aspacek kudeatzen duen Lekaroz aterpetxean eginen dute Garun Paralisiaren VIII. Kongresu Nazionala. 500 lagun inguru espero dituzte.  Bi egunotan, hainbat tailer eta hitzaldi izanen dituzte. Horien artean, bertzeak bertze,  garun paralisia duten petsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai. Era berean landa eremuko arreta eta mugimendu asoziatiboaren nondik norakoei ere helduko diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun