Eskola Ttikien Besta jendetsua eta alaia ospatu zuten Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 1a, 15:22

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ziren igandean

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttikiek urteroko besta ospatu zuten irailaren 30ean Lekarozen. Igande goiza frexko iratzarri zen arren, eguzkia atera eta eguraldi ederra lagun izan zuten. Ehundaka haur eta guraso elkartu ziren goizean goizetik, prestaturiko egitarau zabalarekin gozatzeko asmoz. Lekarozko eskolako guraso, irakasle eta ikasleez gain, herritar anitzek lagundu zuten bestaren antolaketan. Goizean bi ibilaldi desberdin egiteko aukera izan zen, eta ttikienendako txotxongilo emanaldia. Gero, bazkari autogestionatua izan zen, kafea eta postreak herriaren kontura izanik; arratsaldean, zozketa, puzgarriak, zaldiak eta dantzaldia. Hurrengo urtean Amaiurren ospatuko da besta. Argazkiak: Fernando Anbustegi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun