'Etxezarra, Baztan 1912-2012' liburua aurkeztu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 1a, 12:13
'Etxezarra 1912-2012' liburuaren aurkezpenean izan ziren egileak, Baztango alkatea eta Euskaltzaindiako kideak. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztango 23 baserriren argazkiak ehun urteko aldearekin erakusten ditu

Etxezarra, Baztan 1912-2012 liburua aurkeztu dute irailaren 28an, Arizkunenea Kultur Etxean. Analecta argitaletxeak argitaratu du eta dagoeneko salgai dago. Aurkezpen ekitaldian, Jose Luis Larrion argazkilaria, Joseba Otondo Baztango alkatea eta Pascual Rekalde, Euskaltzaindiako kidea izan dira. 

 

Baztango baserrien argazkiak, ehun urteko aldearekin

1912ko udaberrian, Lekarozko fraide kaputxinoa zen Fr. Pedro Madrilgoak Baztango 23 baserri-etxeri argazkiak atera zizkien. Echezarra deituzuen bilduman sartu ondoren bildumarekin zenbait sari eskuratu zituen Iruñean antolatu zen lehiaketa batean, VI. Aste Sozialaren eta Navasde Tolosako gudua gogora ekarri zuen VII. Mendeurrenaren karietara antolatu zenean, hain zuzen ere.

Ehun urte beranduago, 2012an, Jose Luis Larrion argazkilai profesionalak baserri-etxe berei argazkiak atera dizkie, etxe haietatik oraingoetara izan diren berdintasunak eta ezberdintasunak erakusteko. Hartara, irudiaren bidez bilakaera erakutsi nahi izan du eta, orobat, ibarrean gertaturikoaldaketa sozioekonomikoetako batzuk.

Lan honen egileak Jose Javier Azanza eta Roberto San Martin dira, Fr. Pedro Madrilgoa kaputxinoaren bizitza eta lana ikertu dituzte –sekuralizatu ondoren, argazki-estudio bat ireki zuen Madrilen eta erretratu artistikoan espezializatu zen– eta Nafarroako ibarrik entzutetsuenetako batean mende batean gertatu diren aldaketak aztertu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun