2017-2027 urte bitarterako Nafarroan onartu den Hondakinen Planak planteatzen dituen helburuak betetze bidean, gure eskualdean sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetu eta birziklapen tasak hobetzeko asmoz, gai organikoaren kudeaketarako plan baten diseinuan aritu ondoren, plan honen nondik norakoak eta gurean eragingo dituen aldaketen ingurukoak kontatzeko bilkura informatibo berria deitu dute Elizondon eta herritarrak bilkura honetara hurbiltzeko deialdia egin dute.