Horretaz gain, herriko abeslariek kantu bat eskaini zioten eta herriaren izenean, Luis Roldan alkateak oroigarria eman zion, baita lore-xorta eta Pakitak hainbertze maite duen partxis joko bat ere. «Egunero partida bat jokatzen dut suhiarekin», aipatu zuen. Kartetan aritzea ere gogoko du.
Kamineroen kasetatik Eskaseneara aldatu zen bere familia, ttikia zenean. Gaur egun bi etxeak desagertuak daude. Perotxeneko Juan Oskoz Iñarrearekin ezkondu zen 1950ean eta arestian aipatutako hiru semeak izan zituen. Gaur egun, Almandozen, Elizondon eta Oiartzunen bizi dira, baina ez zuten hutsik egin irailaren 21eko mendeurreneko festan. Oraindik indartsu eta osasuntsu dabil Pakita eta herritarrek kantatu zioten bezala, aunitz urtez!