'Etxezarra, Baztan 1912-2012' liburua aurkeztuko dute irailaren 28an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 27a, 12:32
Baztango baserrien argazkiak ehun urteko aldearekin erakusten ditu liburuak.

Ortziralean 19:00etan Arizkunenean, Baztango 23 baserriren argazkiak ehun urteko aldearekin erakusten ditu

Etxezarra, Baztan 1912-2012 liburua aurkeztuko dute irailaren 28an, ortziralean 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxeko hirugarren solairuan. Analecta argitaletxeak argitaratu du eta dagoeneko salgai dago. 

 

Baztango baserrien argazkiak, ehun urteko aldearekin

1912ko udaberrian, Lekarozko fraide kaputxinoa zen Fr. Pedro Madrilgoak Baztango 23 baserri-etxeri argazkiak atera zizkien. Echezarra deituzuen bilduman sartu ondoren bildumarekin zenbait sari eskuratu zituen Iruñean antolatu zen lehiaketa batean, VI. Aste Sozialaren eta Navasde Tolosako gudua gogora ekarri zuen VII. Mendeurrenaren karietara antolatu zenean, hain zuzen ere.

Ehun urte beranduago, 2012an, Jose Luis Larrion argazkilai profesionalak baserri-etxe berei argazkiak atera dizkie, etxe haietatik oraingoetara izan diren berdintasunak eta ezberdintasunak erakusteko. Hartara, irudiaren bidez bilakaera erakutsi nahi izan du eta, orobat, ibarrean gertaturikoaldaketa sozioekonomikoetako batzuk.

Lan honen egileak Jose Javier Azanza eta Roberto San Martin dira, Fr. Pedro Madrilgoa kaputxinoaren bizitza eta lana ikertu dituzte –sekuralizatu ondoren, argazki-estudio bat ireki zuen Madrilen eta erretratu artistikoan espezializatu zen– eta Nafarroako ibarrik entzutetsuenetako batean mende batean gertatu diren aldaketak aztertu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun