Arraiozko idazlearen lan ugarien arteko azken hondar-alea da liburu hau. Poesian Azken bala (2008), Atakak (2011), Niebla fronteriza (2015), De un nuevo paisaje (2016) eta Meridianos de tierra (2017) publikatu ditu eta narrazioan, Larremotzetik (2014) eta Zuri NegrÌn-en ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin osatutako El lenguaje de los bosques (2018). Te cuento proiektuan Clemente Bernad argazki kazetariaren irudiak Pulgarcito ipuinaren errebisioarekin lagundu ditu 2015ean.
Gurasoekin batera emanaldi performatiboak ere osatzen ditu poesia, herri-kirolak eta herri doinuak uztartuz.