Erratzuko besta ttikiak larunbat honetan ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 27a, 07:24
Larunbat eguerdian mahaiaren bueltan bilduko dira erratzuarrak.

Eguna behar bezala hasteko, goizean FarFarOnak taldearen musika lagun, zintzur bustitzea izanen dute. Eguerdian zikiro jatean bilduko dira eta bazkalondoan Hauspolariek taldeak girotuko du herrian. Arratsean, berriz, Azukre Beltzarana DJaren eskutik, nahi duenak besta luzatzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun