Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdiko Eskola Ttikien Besta irailaren 30ean Lekarozen ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 27a, 06:42
Joan den urtean Azpilkuetan egin zuten topaketa.

Igandean 11:00etan hiru eta zazpi urte bitartekoendako Ilargi arrantza ikuskizuna izanen da; eta atsatsaldean jokoak eta dantzaldia 

Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen eskutik, irailaren 30ean, igandean, Eskola Ttikien Besta izanen dute. Aurtengoan Lekarozen dute hitzordua eta haur, guraso eta irakasleak bilduko dira egun osoko bestan. 

 

Egitaraua

10:00etako harrerarekin hasiko dute eguna. 10:30ean, herriko txokoak ezagutzeko, ibilbideari hasiera emanen diete (bi aukera izanen dira: luzeak bi ordu inguruko iraupena izanen du; laburrak, aldiz, ordu erdi ingurukoa). 11:00etan hiru eta zazpi urte bitartekoendako, Ilargi arrantza ikuskizuna eskainiko du Banakike Txotxongilo Taldeak. Emanaldia herriko aterpetxean izanen da.

Ikuskizuna akituta, 13:00 aldera, frontoian bilduko dira, bazkaltzeko. Bazkaria autogestionatua izanen da. Bazkaldu ondotik, ikasleek saldutako txartelen zozketa eginen dute. Eguna borobiltzeko, arratsaldean, haurrendako jokoak eta dantzaldia izanen dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun