Hamabi kategoria eta sari bereziak
Azienda bururik onena Zenotzetik ekarri zuen Maria Nela Vittorinik; ernalkuntza artifizialeko arrik onena Arrasateko Aitor Aranarena izan zen; ernalkuntza artifizialeko emerik onena Senosiaingo Juan Antonio Ustarrozena; Indize genetiko onenak dituen arra Durangoko Asier Bilbaorena eta ndize genetiko onenak dituen emea Azozko Isabel Ibarrola Zabalza (Azoz). Ohikoa denezm ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onenaren saria Zudaireko Iñiguez anaiak eskuratu zuten, Ustiategiaren ugalkortasunaren saria Salinas de Oroko Maribel Azkonak eta Nafarroako Aretxea-INVAC Sariak Artzeko Carlos eta Laura Oroz Torrea SCA eta SCA Garralda Erro-Zorroza hija ustiategirako izan ziren.
Baztango aziendei dagokienez, Arizkungo Maria Isabel Agirrek aurkeztu zuen zezenkorik onena eta Gartzaingo Jokin Ramirezek behirik onena.
Horretaz gain, atalka bortz buruko multzoak ere saritu zituzten. Iurretako Jon Koldo Bikandik bortz lehen sari lortu zituen, Orozkoko Leire Amundarainek eta Arraiz-Orkingo Gregorio Iraolak bina eta Maria Nela Vittorinok, Isabel Ibarrolak, Aitor Aranak eta Lezaungo Joaquin Azpilikuetak bana.
Zozketa
Zenbait zozketa ere egin ziren. Honela, Nafarroako aretxea 3289 zenbakiari egokitu zitzaion; Landako Bordan egonaldia 5851 zenbakiari; Kastonean afaria 7049 zenbakiari; Baztango Zaporeak produktu-lotea 6313 zenbakiari eta Kaiku produktu-lotea 1129 zenbakiari.