Arizkunenean egin daiteke 07:30etik 15:00etara
Urtero bezala, aurten ere Baztango Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu: zura lantzen; xaboiak, txanpuak eta tigrebaltsamoa egiten; atabala edota gaita jotzen; mugikorrekin argazki onak ateratzen; ogi ekologikoa egiten; mutildantzak eta erraldoiak dantzatzen... ikasteko. Ikastaroak urrian hastekoak badira ere, izen-ematea irailaren 24tik 28ra, astelehenetik ortziralera bitarte egonen da zabalik, 07:30etik 15:00etara, Arizkunenean. Informazio gehiago; kultura@baztan.eus.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.