Master-40 kategoriako Euskadiko txirrindulari txapelketa irabazi du Iñaki Villoria iruritarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 20a, 10:38
Iñaki Villoria, Euskadiko txapeldun master-40 kategorian Galdakaon (Bizkaia).

Irailaren 16an Galdakaon egindako proban bosgarren izan zen sailkapen orokorrean eta bigarren mendiko sailkapenean 

Euskadiko master mailako txirrindulari txapelketa jokatu zen igandean Galdakaon (Bizkaia). Sarribikes taldeko Iñaki Villoria iruritarra ihesaldi egokian sartu zen eta bosgarren izan zen sailkapen orokorrean. Master-40 kategorian Euskadiko txapeldun suertatu zen horrela.

 

Horretaz gain, mendiko sailkapenean bigarren izan zen Villoria. 95 kilometroko ibilbidea egiteko 2 ordu, 7 minutu eta 17 segundo behar izan zituen, sailkapen orokorreko irabazle izan zen Jose Antonio Larreak baino 21 segundo gehiago. Baztandarra taldeko Manuel Ganboa 53. eta AEL Respetad 1,5 taldeko Francisco Meoki 116. izan ziren sailkapen orokorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun