Beka jasotzeko aurkeztu diren hautagaiek kapitulu baten itzulpena bidali dute eta, epaimahaiaren arabera, Barambonesena izan da itzulpen egokiena. Joseba Otondok, Baztango alkateak; Jon Jimenezek, Txalaparta argitaletxekoak; eta Miel A. Elustondok, iaz beka irabazi zuenak; osatu dute epaimahaia.
Horrela bada, bekaren onuradunak 5.000 euro jasoko ditu, 3.000 Udalaren eskutik eta bertze 2.000 Txalaparta argitaletxearen eskutik. Itzulpena egiteko urtebeteko epea izanen du.
(H)ilbeltza bekaren onuradunaren aurkezpenean Otondok eukal nobela beltzak Baztanekiko duen lotura azpimarratu du, lehendabiziko euskal nobela beltzen egile izan ziren Jose Antonio Loidi eta Mariano Izetari erreferentzia eginez.
Jon Jimenezek, berriz, parte-hartzaileek aurkeztu dituzten laginen kalitatea nabarmendu nahi izan du eta Josu Barambonesek bekak euskal literaturari egiten dion ekarpena gaineratu du. Gisa bertsuan, Patricia Highsmith idazleari eta haren lanei aipamen batzuk egin nahi izan dizkio.
Prentsaurrekoa borobiltzeko (H)ilbeltzako kide den Elurre Iriarteren eskutik jaso du oroigarria eta aurtengo onuraduna 2020ko epaimahaikidea izanen dela aitzinatu du.