Giro ederra izan dute Iruritako Lore Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 18a, 11:27

Iruritako gazteek, Iruritako Herriak, Iruritako dantzariek, Laxoa elkarteak, Dorrea elkarteak eta Baztandarren Biltzarra elkarteak antolatuta, XIX.mendeko Euskal Lore Jokoei keinu egin zieten asteburuan Iruritan. Pilota partidak, 'Emakume erraketistak' dokumentala, dantzarien saioa, laxoa partidak, herri-bazkaria, dantzaldia... herritarrek ez zuten etxean gelditzeko aitzakiarik izan. Segidan argazki batzuk bildu ditugu, www.valledebaztan.comen eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun