Lekarozko kolegio berriaren 50. urteurrena ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 18a, 07:33

Lekarozko kolegioko ikasle ohiak, larunbatean egin zuten bilkuran.

Berriki hil den Jose Antonio Argaña, kolegioko irakasle izana, omendu dute

Lekarozko kolegio berriak 1968ko ekainaren 1ean ireki zituen ateak. Inaugurazio ekitaldi hartatik 50 urte bete diren honetan, ospakizun ekitaldia ospatu zuten irailaren 15ean. Larunbat goiz osoko ospakizun ekitaldietan, bertzeak bertze, ikasle ohiak biltzeko eta garaiko oroitzapenak berrartzeko tartea izanen dute. Ikasle ohiek berriki hil den Jose Antonio Argaña, 1975/1976 ikasturtean gorputz heziketako irakasle izana omendu eta oroigarri bat ezarri zuten. Argañak bere ikasleengan utzitako arrastoa ageriko egin zuten ikus-entzunezko baten bidez. 

 

Izan ere, ikasleen arabera, berari esker, ikasle aunitzek maila goreneko atletak izatera ailegatzea lortu zuten. Eskolan barrena bisita gidatua izan zuten, dantzak, diploma banatzea, omenaldia, argazkia-ateratzea eta, eguna borobiltzeko, bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun