Francisco Jabier Iñiguez abeltzaina eta ASPINA-CONASPIko presidentearekin batera, Juan Kruz Iriarte Baztango zinegotzia, Carmen Diaz de Cerio Nafarroako Aratxeako kontseilu arautzailearen idazkaria, Patxi Aranguren ASPINA-CONASPIko idazkari teknikoa eta Lorentxo hostaleko ordezkaria izanen dira hizlariak.
Mahai-ingurua 19:30ean eginen da Lorentxo hostalean, eta horrekin batera asteburuko lehiaketa-enkantearen aurkezpena ere eginen dute.