Irungo taldea Baztanera itzuliko da, baztandarrei irabazten ahal diola erakustera eta mailaz igotzeko hautagai indartsua dela erakustera. Bertze aldetik, Menditarrak-BRT taldeak azken aste hauetan landutako guztia zelaian praktikan jartzen saiatuko da eta sentsazio onak bilatuko ditu, denboraldiari indarrek ekiteko. Horregatik partidu lehiatua espero da lekarozen, galduta emango ez dena azken minutu arte.
Aitzinetik gazteak
Aitzinetik gazteek jokatuko dute, 16 eta 18 urtez beheitikoek, hain zuzen. Lehenbizi 18 urtez beheitikoak ariko dira, aurten Iruñeko La Únicarekin batera ariko direnak. Bi partida jokatuko dituzte, 14:30ean hasita, Txingudi eta Hernani/ATSSren kontra.
16 urtez beheitikoek ere bi partida jokatuko dituzte, 16:15ean hasita, biak La Únicaren kontra, Iruñekoek bi talde ekarriko baitituzte Lekarozera. 16 urtez beheitikoek aurten ere Irungo Txingudikoekin batera ekinen diote denboraldiari.