Lekarozko Larraldea sagardotegira ateraldia antolatu dute irailaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 12a, 12:26
Lekarozko Larraldea sagardotegia, 2015eko txotx denboraldiaren irakierna.

Baztango Hazitik Hozie elkarteak antolatu du, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren baitan

Hazitik Hozie elkarteak antolatuta, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren harira, Lekarozko Larraldea sagardotegi ekologikoa bisitatuko dute irailaren 15ean, larunbat goizean. 09:30ean bilduko dira, sagardotegian bertan. Ateraldi horren bidez, bisitariek bertzeak bertze, sagarrondoen patroiak, barietateak, txertoak, inausketari buruzko zenbait kontu... ezagutuko dituzte eta sagardia eta sagardotegia ikusiko dituzte. Izen-ematea: hazitikhozie1@gmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun