Lore Jokoak Iruritan irailaren 14an eta 15ean ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 11a, 06:51
Lore Jokoak izanen dituzte asteburuan Iruritan.

Julio Sotok eta Uxue Alberdik girotutako herri-bazkaria izanen dute larunbatean 

Iruritako gazteek, Iruritako Herriak, Iruritako dantzariek, Laxoa elkarteak, Dorrea elkarteak eta Baztandarren biltzarra elkarteak antolatuta, Euskal Lore Jokoak izanen dituzte heldu den irailaren 14an eta 15ean Iruritan. Ortzirale iluntzetik hasita larunbatera bitarte mugimendua somatuko da herrian. 

 

20:00etan trinketean jokatuko diren emakumeen arteko pilota partidak emanen diete hasmenta Lore Jokoei, frontoian. Ondotik, 21:15ean, 'Emakume erraketistak' dokumentala izanen da ikusgai, Gizarte Bilgunean.

 

Larunbatean ekitaldi gehiago

Biharamunean, hilaren 15ean, egun osoko egitaraua izanen dute. Hasteko, 11:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute. Eguerdian, 12:00etan, laxolariek hartuko dute lekukoa, partida ederrak izanen dira ikusgai.

14:00etan herri-bazkaria izanen da, Julio Soto eta Uxue Alberdi bertsolariek girotua, Olari jatetxean. 17:00etan, bertsoen doinupean, Jauregiarte tabernara joanen dira. 20:00etan, berriz, DJaren musikari esker, dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun