Mutil-dantzen bueltan, hitzordua Elizondon irailaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 7a, 14:32
Mutil-dantzak OƱatin dantzatu zirenetik ehun urte pasa dira

Heldu den igandean, irailaren 9an, Jo ala Jo taldearen eskutik,  AEKko irakasleen eta Elizondoko Herriaren laguntzaz, 'Mutil-dantzak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean' hitzordua izanen dute Elizondoko Foru Plazan.  

 

Egitaraua

12:00etan hasiko da saioa,  Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta baztandar mutil-dantzariek Oñatin 1918an eskainitako emanaldiari buruzko aitzin solasarekin. Ondotik mutil-dantzak, Baztango Jauziak, karrika eta gaita dantzak eta Baztango Kankailuak izanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun