Baztango euskalgintzak egindako deialdian euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea aldarrikatu zuten. Baztango udaletxe parean bildu ziren eskualdeko herritarrak. «Behingoz» herritar guztien «hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen ofizialtasuna» lortzeko helburuz, urriaren 27an Iruñean eginen dute manifestazioari keinu egin diete baztandarrek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.