Mendiarte elkarteko zenbait lan egin dituzte auzolanean

Mendiarte elkarteko zenbait lan egin dituzte, auzolanean: teilatua konpondu, barneko aferak eta egurra xehatu. Egur lotea erosi zen, herriko etxolan xehatu eta mukurutu dute lanean aritu diren aniztarrek. Ondotik bazkaria izan da elkartean. Auzolanaren ondotik, udari akabaila emateko, urtero bezala  xingar jatea izan dute plaxa-xaharren. Haurrak istante eskolarat hasiko direnez, udari adio errateko manera horixe dute aniztarrek. Haur, guraso, gazte... aniztar guztiak suaren eta janaren inguruan kurtsoa indarrez hasteko.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun