Itxusi elkartearen eskutik, argazki erakusketa Erratzun, asteartean hasita

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 31a, 08:42
Argazkilarien lanak ikusteko aukera 18:00etatik 20:00etara

Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte

Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.

 

Margo erakusketa

Hilaren 7an, ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren margo erakusketaren irekiera izanen da. Margolanak hilabete hondarrera arte Arizkunenean ikusi ahal izanen dira.

Urrian erakusketa gehiago

Erakusketek ez dute etenik. Margo erakusketa itxi eta guttira, urriaren 4an, Nafarroako Gobernuaren eskutik, euskarari buruzko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea plazaratuko da. Urriaren 4tik 23ra bitarte, 17:00etatik 20:00etara Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun