Bertzalde, istantean, komun geriatriko bat moldatzeko lanak hasiko ditu; lan horiek 11.400 euroko aurrekontua dute. Modu berean, urtea akitu baino lehen aurrikusitako gainerako lanak uholdeek hondatutako elektrizitatea koadroaren aldaketa (10.500 euro) eta teilatuan egin beharreko konponketak dira (6.000 euro).