Akordioan heldu denez barne-eraberritzeko plan bereziak herrigune historikoen mugaketa eta identifikazioa egin beharko du; herrigune historikoen karakterizazioa eta gune hauen birgaitze osoa –fisikoa eta soziala- antolatu, hau da: bizitegi-erabilera, hornikuntza eta zerbitzuak berreskuratuz, herri paisaia mantenduz eta ondarearen kontserbazio eta eraikuntzen inbariante tipologiaren bitartez mantenduz.
Horretaz gain ordenantzak eta araudiak proposatu beharko ditu, herrigune historikoak bereizten dituzten ezaugarri arkitektonikoak, urbanistikoak eta ingurunekoen errekuperazioa sustatzeko.
Barne-eraberritzeko plan bereziak Baztango hamabortz herriak berederen hartuko ditu eta Nafarroako Gobernuarekin zenbait auzo sartzea ere aztertuko da. Eraberritze plana onartu ondotik herriguneek birgaitzeko lehentasunezko area izendapena eskuratu dezakete, eta horrek, dirulaguntza handiagoetarako eskubidea dakar.
Akordioa onartuta Lurralde Antolaketako departamentuarekin planaren idazketa finantziatzeko hitzarmena sinatu beharko du Udalak.
Modu berean, etxeen zaharberritzea bultzatzeko nahiarekin bizigarritasun baldintzak arautzen dituen Foru Dekretua aldatzeko eskaria egina dio Udalak Nafarroako Gobernuari. Halaber, helburu berarekin aurtengo martxoan Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin gogoeta aldia egina du.