Plaza Futbola ekimena abuztuaren 31n Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 27a, 08:03
Baztango Gorriek peƱak eskualdeko gaztetxoei parte hartzeko deia egin diete

2006 eta 2010 bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izanen dute baztangogorriek@gmail.com helbidean izena emanez

Osasuna Fundazioak Baztango Gorriek peñaren laguntzarekin 3X3 plaza futbola lehiaketa ekarriko du abuztuaren akabailan Elizondorat. Aurten egin diren ekimenekin segituta abuztuaren 31n 17:00ean hasiko dira futbol lehiaketak Elizondoko udaletxearen plazan, hain zuzen ere 3X3 mistoa, nesken 3X3  txapelketa eta penalti jaurtiketa.

 

Lehiaketaren arabera 2006tik 2010era arte jaiotako neska-mutilek parte hartzeko aukera izango dute. Irabazleek sariak jasoko dituzte. Bai taldeek baita norbanakoek ere parte hartzeko izena eman dezakete Elizondoko Casino ostatuan edo baztangogorriek@gmail.com helbidean. Lehiaketetako garaileek irailaren 1 eta 2ko Nafarroako finaletan parte hartzeko aukera izango dute. Aurrekoetan bezala Baztango Gorriek peñako kideen asmoa Osasuna Futbol Taldearen aldeko zaletasuna, kirola eta laguntasuna bultzatzea da. Baztango Gorriek peñak eskualdeko gaztetxoek lehiaketa dibertigarri honetan parte hartzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun