Abuztuak 31, ortziralea
12:00etan altxaferoa botako dute eta segidan txistulariak ibiliko dira herrian barrena. Ondotik, bestetako murala margotuko dute. 14:00etan haurren bazkaria eginen dute (izen-emateko hondar eguna abuztuaren 26a izanen da, Zubiondo ostatuan). 16:00etan haurrendako puzgarriak, josteta txokoak eta apar besta izanen dituzte. Txokolate janez goxatuko dute arratsaldea. 19:00etan Elutxa txarangak girotuko du herria. 20:30ean mutil dantzak izanen dituzte. Indarrak berrartzeko 21:30ean Baztan-zopak izanen dituzte, Elutxa txarangarekin. 00:30etik aurrera Sorotan Babies, Zezenaren taldea eta DJ Torri & Teryk hartuko dute lekukoa.
Irailak 1, larunbata
10:00etako argi soinuekin hasiko dute eguna. 11:00etan karta jokoak eta hamaiketakoa izanen dute Mardean. 11:30ean haurrendako arrain harrapatzea izanen da Mardeako labaderoan. 17:00etan muslariek hartuko dute lekukoa (aitzinetik izen-ematea). 18:00etan sukaldean murgilduko da herria, postre eta patata tortilla lehiaketa izanen baitituzte. Segidan, dastatzeko aukera izanen da herriko dantzari eta kantari ttikiek emanaldia eskainiko dute. 20:00etan eta 00:30etik aitzinera, Oharkabe taldearen eskutik, dantzaldia izanen da. DJ Aimarren musikarekin borobilduko dute besta.
Irailak 2, igandea
Argi soinuak 10:00etan lehertuko dira. Eguerdian erraldoiak ibiliko dira herrian. Arratsaldeam, berriz, Korrontzi taldearen emanaldia izanen da, Sarako dantzariek lagunduta. Dantza saioaren ondotik, ogitartekoak afaldu eta zintzurrak bustitzeko aukera izanen da.
Irailak 3, astelehena
12:00etan kamisetak margotzeko tailerra izanen da (bakoitzak bere kamiseta eraman beharko du). 12:30ean haurren lasterketak izanen dira. 14:30ean zikiro jatea izanen dute Hauspolariek taldeak girotua (bakoitzak bere plater eta mahai-tresnak eraman beharko ditu). Ilunabarrean Hauspolariek taldearen eskutik, dantzaldia izanen da. 00:00etan Gaixoak gu, bestak akitzeko.