Lekarozko bestak abuztuaren 23tik 27ra bitarte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 21a, 08:09

Herritarrak bestetarako prest daude dagoeneko

Igandean bertso-afaria izanen dute, Julio Soto eta Aitor Sarriegirekin

Ortzegunetik astelehenera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte herrian: dantza, musika, pilota partidak, herri-kirolak, jolasak, bazkari eta afariak... Haur, gazte eta helduen gozamenerako egunak izanen dira abuztu hondarrekoak.

Abuztuak 23, ortzeguna

19:00 Pilota partida finalak. 20:00 Altxaferoa txistulariekin. 20:30 Ezkil-jotzea eta argisoinuak. 22:00 Baztan- zopak. 00:00etatik aitzinera Dantzaldia Joxe Angelekin.

Abuztuak 24, ortziralea

10:00 Argisoinuak. 12:00 Meza nagusia. 13:00 Herriko dantzariak eta luntxa. 13:45 Mutil-dantzak eta gaita. 19:00 Herri-kirolak: Basaburua, BRT, Lekaroz. 20:30 Txokolatada. 21:30 Mutil-dantzak, larrain-dantza, gaita eta muxikoak. 23:30 Kontzertuak: Sofokaos, Luntxa eta DJ sorpresa. 

Abuztuak 25, larunbata

10:00 Argisoinuak. 11:00 Herri-bazkariko mahai muntatze herrikoia. 11:30 Futbol desafioa: gazteak vs. helduak. 14:00 Herri-bazkaria. 16:30 Olaia eta Liernirekin dantzaldia. 19:30 Dantzaldia Oharkaberekin. 21:30 Mutil-dantzak, larrain-dantza, gaita eta muxikoak. 00:00 Dantzaldia Oharkaberekin. 03:30 DJ Tirri&Tery. 04:30 DJ Aimar.

Abuztuak 26, igandea

10:00 Argisoinuak. 11:00 Puzgarriak eta aurpegi margoketa. 13:30 Haurren bazkaria herriko elkartean. 15:00 Puzgarriak. 17:00 Mus txapelketa herrikoia.  18:00 Haurren mozorro jaialdia DJ Aimarrek alaiturik. 19:00 Txokolatada. 20:30 Entzierro ttikia. 21:30 Mutil-dantzak, larrain-dantza, gaita eta muxikoak. 22:00 Bertso-afaria herriko elkartean Julio Soto eta Aitor Sarriegirekin. 01:00etatik aitzinera DJ desafioa Apezenean.

Abuztuak 27, astelehena

10:00 Argisoinuak. 11:30 Bizikleta martxa herrikoia. 14:00 Gazteen bazkaria. 17:00 Ipuin-kontalaria. 18:00 Gazte jokoak. 20:00 Dantzaldia Joxe Angelekin. 21:30 Mutil-dantzak, larrain-dantza, gaita eta muxikoak. 22:30 Dantzaldia Joxe Angelekin. 00:00 Gaixoa ni!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun