Baztan Rugby Taldeak ortziralean hasiko du denboraldia

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 21a, 07:04
Hilaren 24an hasiko dute denboraldia

Taldekideek rugby taldean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute

Udako atsedena bukatuta, Baztan Rugby Taldeak heldu den ortziralean, hilaren 24an, hasiko du denboraldia. Irungo rugby taldea garaituta, iraunkortasuna lortu zuen aitzineko denboraldian. Aurten ere «ilusioz helduko diogu» jakinarazi dute. Joan den urteko emaitzak baino hobeak lortzeko «gogotsu» dago taldea, «puntan egotea» dute erronka nagusi.

 

Taldekideek rugby taldean parte hartu nahi dutenei edota kirola probatzeko gogoz daudenei gonbidapena luzatu nahi izan diete. Entrenamenduak asteazken eta ortziraletan izanen dira, Lekarozko zelaian, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun