Arraioztarrarekin batera bertze zazpi kirolari lehiatuko dira txapelaren bila. Alejandro Fernandez nafarra, Oscar Saez del Castillo arabarra, Ousmane Drame bizkaitarra, Nafarroa Behereko Julien Ladonne eta Lapurdiko Anthony Govaert, Pierre Caruso eta Jerome Etchoimborde.
Ohikoa denez, gibeleko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe orga edo gurdi bati ahalik eta bira gehien ematen saiatuko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!