Iruritan gazteendako babes ofizialeko etxeak alokairuan hartzeko dagoen eskaria jakin nahi du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 7a, 09:08

Interesa dutenek abuztuaren 20a baino lehen idatzi behar dute Gizarte Zerbitzuen helbide elektronikora

Iruritako Sagues alderdian 35 urte arteko gazteendako, urritasunak dituzten jendeendako eta bertze behar sozialak dituztenendako alokairuan emateko babes ofizaleko bizitegiak egin behar dituzte. Etxe berriak eta onak izanen dira, Nafarroako Gobernuarena den Nasuvinsa enpresa publikoak  eginak.

Bizitegi hauek egin baino lehen Baztango Udalak gazteen interesa neurtu nahi du. Horretarako alokairu onean Iruritan etxea hartu nahi luketeen gazteen zerrenda egin nahi dute, Alokairuan prezio onean Iruritan etxea hartuko zenuke? Galderari erantzuna emanez.

Horrela bada, interesatuak abuztuaren 20a baino lehen gizartezerbitzua@baztan.eus helbiderat idatzi behar dute, izen-abizenak, sortze eguna, herria eta telefono zenbakia emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun