Hutsun txalaparta taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du abuztuaren 4an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 3a, 08:58

Hutsun txalaparta taldea, emanaldi batean.

Larunbatean 18:00etan Jaime Urrutia karrikan ‘Txalaparta hutsa’ ikuskizuna eskainiko dute

Txalapartaren doinuak aditzeko aukera izanen dute abuztuaren 4an Elizondon. Larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera, Hutsuk taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du Jaime Urrutia karrikan.

 

Hutsun txalaparta 2011. Urtean sortu zen Iruñean, Anai Gambra Uriz, Mikel Urrutia eta Simon Ayechu Agarraberes txalapartarien eskutik. Larunbatean Elizondon ‘Txalaparta hutsa’ ikuskziuna eskainiko dute, duela bi urte sortutako kontzertu didaktikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun