Urriza eta Azpirozek 35-33 irabazi zieten Urtasun eta Barrenetxeari Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 30a, 13:56

Elizondoko erremonte jaialdiko aurkezpena, ortziralean.

Promesa mailan, Eloy eta Juaneneak 35-34 irabazi zietemn Etxarri eta Garcés-i 

Nafarroako Erremonte txapelketako partidak jokatu zituzten uztailaren 27an Elizondon, Santiago besten egitarauaren baitan, ADANO elkartearen alde. Partida nagusian, Urriza eta Azpirozek 35-33 irabazi zieten Iruritako Gorka Urtasun eta Barrenetxea IV.ari. Promesa mailan, Doneztebeko Eloy Garciak eta Saldiasko Aritz Juaneneak 35-34 irabazi zieten Etxarri eta Garcés-i.

 

Ortziralean Isaban

Abuztuaren 3an, ortzirale arratsaldeko 6:30ean, Nafarroako erremonte txapelketako bertze jardunaldi bat jokatuko dute Isaban. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun